Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Biok gurasoak zarete. Peñagarikano, hire semeak eta Txomin, hire alabak haur bat sortu omen dute eta hor omen dabiltza abortatuko ote duten edo.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Mutil gazteak berekin dittu
haragizko hainbat pekatu
umek ez dira ta haiei jolasten
guk ere ezin debekatu,
oain okerren bat sortu omen dala
ezin gentzake ukatu
barka zaiogun gure semea
ez bada ondo portatu
haurra aitonak haziko du ta
etzazute abortatu.
Garmendia
Ai lehenago ere hainbat holako
gertatu izanda gizarten
hemen oso zaila bai degu
santa zuzena izaten
bi landaretxo jolastu dira
hortxe jardin eder baten
zure semea nere alaba
lotuta daudela katen
lagun deiogun beren okerra
azkar zuzendu dezaten.
Peñagarikano
Ezkondu ginan ni ta andrea
orain dala zenbat urte
eta geroztik gertatu dira
hainbeste ekaitz ta elurte
semetxo bati lagundutzeko
badet behar haina birtute
zuek etzinaten hemen egongo
hori pentsa ezazute
nahi zuten hori lehen gurasoak
zuekin egin balute.
Garmendia
Gu gurasoak bizi gerade
seme alaban peskizan
hamaika holako gertatu izanda
mundo hontako bizitzan,
gu ere saiatu izandu ginan
amoriozkoan gisan
aurrerunz ere ondorengoai
era hortako langintzan
baina kriminalak sekula
zuek etzaitezte izan.
Peñagarikano
Kanpora joan nahi dezute ta
pentsatutzen det zertara
barkatzen dizut ta har ezazu
gurasoen besarkada
bainan nik zuri abortatzeko
ipini nahi dizut traba
sortu liteke semea edo
sortu liteke alaba
aitonak pozik jasoko du bai
sanoa etortzen bada.
Garmendia
Ikusitzen da nahi dan gisara
ez da erreza bizitzen
eta okerra zuzendutzea
neri ondo iruditzen
ikusitzen det seme ta alabak
zer klasetara dabiltzen
alkarrengana bildu ditezen
jarri ditezen luzitzen
aitona-amonak goza gaitezen
bilobatxoak hazitzen.