Bertsos - View details   To know more about this section

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Performance
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hemen aurrean asko bezala zuek biok ikasleak zarete, gaur goizean esamin edo azterketa inportante bat egin behar duzuela eta, bakoitza bere aulkian eserita zaudete eta irakasleak azterketarako galderak jakinarazi dizkizuenean, hik Lizaso erantzun guztiak badakizkiala ohartu haiz eta hi Garmendia, ostera, galdera bat bakarrik ere erantzuten ez dakiala. Launa bertso zortziko nagusian.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Egun gogorra degu gaurkoa
hau ez degu berriketa
irakasleak errez egin du
orain bere papeleta
galderai erantzungo diet nik
papela zuzen beteta
uste det pasatuko dedala
gaur goizeko azterketa.
Garmendia
Ni jaio nitzan basetxe baten
beraz oi da basarria
eskola ona behar nula ta
kolejioan jarria
irakasle honek hainbat galdera
eta hau da komeria
bat ere ez bai det nik uIertutzen
gaurko eskola berria.
Lizaso
Aldiz aurretik urduri negon
estua nuen arnasa
atzo etxean estudiatzen
ordu asko nitun pasa
orain galderak ikusi eta
barrenean daukat poza
gaur behintzat ez det nik eramango
etxerako kalabaza.
Garmendia
Nere Lizaso lagun hau dago
ondo erten dan pozian
su aurrera joango da ta
geldituko naiz atzian
ni ere ez nizan geldituko
hain egoera motzian
galdera hoiek nere hizkuntzan
dotore izan bazian.
Lizaso
Arrazoi dezu gu biok geunden
zer izango zan peskisan
neroni preparatzen jarduna
ni etxean neure kisan
sinistu gero honelako bat
noizean behin komeni zan
nere atzoko buruko minak
ez dira alperrik izan.
Garmendia
Gure hizkuntza omen da baino
ez al dago narrastua
neure aita ta amare ere hortan
aspalditik zapuztua
egin ahalegin ikasten eta
ikasi orduko ahaztua
egia esan ezin zait sartu
gaurko hizkuntz baldartua.
Lizaso
Noizean behinka guk azterketak
hau ez degu gaurko moda
arbola ere noizean behinka
nola egiten dan poda
zuri txuleta pasako dizut
zuri laguntzea on da
ta biok aprobatuko degu
bera oroitzen ez bada.
Garmendia
Beran gelditu naizelako nik
ez dut hainbat jenio ta
poza hartutzen det nere laguna
hortxen dadukat iyota
beste lan baten nik egin behar
ez dakit zenbat saio ta
estudiotik bizitutzeko
danok ez ginan jaio ta.