Bertsos - View details To know more about this section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Anjel Mari Peñagarikano
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Azpillaga
Oraindik Ormaetxea
badago astia
nik daukat ekipo bat
ona ta gaztia,
gaur nahi nuke bi puntu
hemen iristia
ta aurten Espainiko
liga irabaztia.
Peñagarikano
Hainbeste jende etorri da
Atotxa zelaira
danok jarri zaitezte
partidui begira
Gorrizek hartzen badu
eta fuerte tira
Bilboko galtza beltzak
marroituko dira.
Azpillaga
Zure esanak ez dit
egin bate grazi
euskaldunak alkarri
nola hezurrak hausi
bi euskaldun eta batek
behar degu irabazi
gaurkua irabazten
behar didazu utzi.
Peñagarikano
Kontrariuak gera
zuri ta marroiak
on haundik ez dik egingo
Eguarrin turroiak
prueban jartzen badira
Donostiar sasoiak
katu bihurtuko dira
Bilboko lehoiak.
Azpillaga
Orain ere hitz egiten
nagusi antzera
bilbotarrak ez dizu
egingo atzera
hainbat kopa ta liga
ekarri etxera
guik haina egin orduko
umilduko zera.
Peñagarikano
Lehengo urtean Real
txapelan jabia
aurten ere UEFAn
sartu izango dia
Zubizarreta De Andres
edo Sarabia
Bilbao ona da bainan
Reala hobia.