Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Imanol etxe batean maizter bizi zara eta etxe horreri teilatua erori zaio. Nagusiarengana, Gorrotxategirengana zoaz segituan.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano
Besteak beste jaunak hauxen da
komeri negargarria,
ta jakin zazu mixeri baten
larri nagola jarria,
maite badezu lagun urkoa
era maite baserria,
nere etxeai egin zaiozu
laister teilatu berria.
Gorrotxategi
Zure etxe horrekin Lazkano
orain hainbeste komeri,
uste nuen zuk bazenduala
hemen zenbait kategori,
tabernan bizi zinan bitarte
teilatu dena erori,
nora begira egon zera zu
aizu, alper haundi hori?
Lazkano
Diru mordo bar neri ostuta
badadukazu gordia,
asko duenak oraindik gehigo
ohostu nahi luke ordia,
zuretzat dira nere etxea
berdin nere izardia,
ta insultatzen hasteko oraindik
badaukazu ausardia!
Gorrotxategi
Nagusiarentzat honek beti
du arrazoi biribila,
etxetik kanpo zabiltz sarritan
zu beste zerbaiten bila,
egin ba zendun bere garaian
teilatuan erretila,
orain ez zenduan jo beharrik
holako negar iskila.
Lazkano
Grina gaiztoak ditu berekin
maitasunaren tokian,
ta pentsamentu zuzerrik ez da
gizon honen bekokian,
etxea bera bazetorrela
aspalditik bazekian,
orain bidali nahi nau ni nunbait
erori dan aitzakian.
Gorrotxalegi
Aldamenetik hor hasi zera
Lazkano moko ta moko,
merezi dezu baina halare
ez zaitut gaur hemen joko
teilatu berria egingo det
eta gero neretzako,
artzai borda re badegu aski
zu zeran bezelakuantzako.