Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarasua
Entzun zaidazu egoki aita
iritzi hau esatean,
sekulan ere ez det bizi nahi
eskola giro artean,
nere mundua zirkoan dago
gauza borobil batean,
gorroto ditut maixuak eta
utzi zaidazu pakean.
Peñagarikano
Bizitza honek berekin ditu
majinatxo bat arazo,
seme maitea zeure aitari
zuk egin zaiozu kaso,
estudiatzen segi ezazu
zirkoari eman paso,
bestela ere zure aita hau
ez al da nahiko paiaso?
Sarasua
Oso konforme geratzen naiz ni
aita zuk hori esanda,
ta oraingoan tokatutzen da
zure semearen txanda,
naiz zuzentzeko zuk semeari
egin mila propaganda,
zoriontsua izango naiz ni
aita bezela izanda.
Peñagarikano
Gure arteko auzia orain
ezin degu erabaki,
ta ikastea gauz ona dala
nere semeak ez daki,
lehenago ere bazegok hemen
nahiko Fofo ta Miliki,
estudiatzen segi zazu ta
biziko zera ederki.
Sarasua
Lehen esan dizut eskolan ez det
gustokorikan aurkitzen,
oso pailaso ona nintzake,
ez al zaizu iruditzen?
Ume tontoen arrautzatikan
aspaldi atera nintzen,
zu bizi zera ta orain neri
utzi zaidazu bizitzen.
Peñagarikano
Azkenik erabaki behar det
lehen esan dedan auzia,
ikasten segi emango dizut
eman nezaken guzia,
karrera egin eta zabaldu
zuk mundu hontan hazia,
ondorengoei erakutsiaz
aita honi ikasia.