Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juan Mari Narbaiza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Narbaiza, Juan Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Real Sociedad eta Athletic-en arteko partidua jokatzen da gaur Donostian. Kontu egizu zuk Narbaiza Atotxara partidua ikusteko lagungarri zahatoa daramazula bizkarrean era han txanpan botila eskuetan duen Bilbotar honekin egiten duzu topo. Hasi bilbotarra.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juan Mari Narbaiza

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Behin aurkitu gerade
honen egokiran,
biok aurkitzen gera
hemen ikusmiran,
Txaripaina edan eta
purua segiran,
errez nabarmentzen da
pobreak zein diran.
Narbaiza
Atotxan alkartu gera
horra hor bi gazte,
ta gertaera polit bat
esango det laste,
zuen herri banekila
nik hala nun uste,
harroak zinatela bai
bainan ez hainbeste.
Egaña
Harro sortu gintuan
amatxok mundura,
eta halaxe gabiltz
oilarren modura,
biok zelebratzeko
Daniren gol hura,
probatu nahi al dezu
bilbotarren ura?
Narbaiza
Bilbotar ur zikina
beti ohi da txarra
ta ni ez nauzu motel
holako baldarra,
gerorako gorde zak
horrek dun indarra,
Atotxan aski diau
nire zahato zaharra.
Egaña
Nere laguna dago
galdu xamartuta,
ardoa ekarri du
gainera txartuta,
zertara hator honuntz
zahatua hartuta?
San Mamesen gitxaudek
modernizatuta.
Narbaiza
Beraz modernizatuta
bilboko lurrian,
motel ez hadi jarri
hi nere aurrian,
partidua galduko dek,
hago bildurrian!
Nik jarraituko diat
ohitura zaharrian.