Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juan Mari Narbaiza
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Juan Mari Narbaiza
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña
Behin aurkitu gerade
honen egokiran,
biok aurkitzen gera
hemen ikusmiran,
Txaripaina edan eta
purua segiran,
errez nabarmentzen da
pobreak zein diran.
Narbaiza
Atotxan alkartu gera
horra hor bi gazte,
ta gertaera polit bat
esango det laste,
zuen herri banekila
nik hala nun uste,
harroak zinatela bai
bainan ez hainbeste.
Egaña
Harro sortu gintuan
amatxok mundura,
eta halaxe gabiltz
oilarren modura,
biok zelebratzeko
Daniren gol hura,
probatu nahi al dezu
bilbotarren ura?
Narbaiza
Bilbotar ur zikina
beti ohi da txarra
ta ni ez nauzu motel
holako baldarra,
gerorako gorde zak
horrek dun indarra,
Atotxan aski diau
nire zahato zaharra.
Egaña
Nere laguna dago
galdu xamartuta,
ardoa ekarri du
gainera txartuta,
zertara hator honuntz
zahatua hartuta?
San Mamesen gitxaudek
modernizatuta.
Narbaiza
Beraz modernizatuta
bilboko lurrian,
motel ez hadi jarri
hi nere aurrian,
partidua galduko dek,
hago bildurrian!
Nik jarraituko diat
ohitura zaharrian.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra