Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Amuriza, Nafarroara joan zara ardotara Lopategi asto zaharra hartuta. Bizkarrera zahagi betea bota diozu eta astoak, ez duela pausorik emango alajainkoa!

Description

Melody
Bordaxurirena I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
Ardo bila erten naiz
goizean etxetik,
asto zahar bat laguna
irria hortzetik,
altxa adi hortikan
kuneta ertzetik,
bizkarrean dukana
nahi al duk atzetik?
Lopategi
Zeu ere mintzo zara
asto baten eran,
errespetoa nonbait
ez duzu aukeran,
karga ez zait gustatzen
jarria naiz teman,
zeuk edateko da ta
zedorrek eraman.
Amuriza
Asto zaharrak badauka
gaur aitzaki frango,
ez duela eraman nahi
hor esana dago,
karga eramateko
kasikan prest nago
baina hik nere askatik
ez duk ezer jango.
Lopategi
Ez naiz ikaratuko
holako orruan,
esperantza bat daukat
nik neure barruan,
libre izango naizela
temaren erruan,
eta galtzu faltarik
ez da Naparruan.
Amuriza
Putza eta puzkerra
hori duk tankera,
nola ekarri haut hi
ardo ekartzera,
aitzakiak utzi ta
segi zak aurrera,
bestela tiro batez
joango haiz lurpera.
Lopategi
Harrituko lituzke
makina bat jende,
ezagutzen zaitut nik
nahikoa dexente,
karga bota dut eta
jarria naiz tente,
ostikoz jo orduko
alde derrepente.
Amuriza
Zer gertatutzen zaidan
ez leike konpreni,
asto zaharrak estuan
orain jarri nau ni,
jota bertan hiltzea
ere ez zait komeni,
zer egin behar diot
asto alu honi?
Lopategi
Zure hitzak ni jartzen
naute oso alai,
esklabo pasa ditut
hortik zenbait garai,
orain ihes noa,
nik agur eta jai,
nagusi ardozalerik
ez dut zerbitu nahi.