Bertsos - View details To know more about this section
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano
Hamar buelta ematen
majinat enrero,
Egaña
irabaziko diat
saiatu ezkero,
Peñagarikano
noski ez zerade zu
Mariano Haro,
Egaña
bentaja daramazkit
hiru buelta edo.
Egaña
Xelebrea da gure
atleta klasea,
Peñagarikano
hamar buelta emateko
denbora luzea,
Egaña
honek sudurrarekin
mozten da haizea,
Peñagarikano
hemen gezurra esaten
zertan hasi zea?
Peñagarikano
Buelta ematen ari nauk
nik Belodromoan,
Egaña
hau ere etorri da
zerbaiten asmoan,
Peñagarikano
hurrena jokatuko dit
nik hipodromoan,
Egaña
droga dexente hartu
zun honek lehengoan.
Egaña
Beraz zaldi karreran
ederki zabiltza,
Peñagarikano
hemen korri egiten
zer kristo gabiltza,
Egaña
zuretzat hobea da
txirrindularitza,
Peñagarikano
Egañari sartu zaio
diarrea latza.
Peñagarikano
Irabaziko diat
hiri apustua,
Egaña
oraindik trabes hori
daukagu justua,
Peñagarikano
nik mokua igarra,
hik atze estua,
Egaña
laster utzi behar haut
seko zapuztua.
Egaña
Oraindikan aurrean
hor doa Egaña,
Penagarikano
hankak motelak eta
bizkorra mingaina
Egaña
Peñagarikano hau
flako dago baina
Peñagarikano
korri egingo det nik
gaur Andonik haina.