Bertsos - View details   To know more about this section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Performance
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Urte batzuk badituzu eta bakarrik bizi zara eta gaur konturatu zara oinetakoak lotzeko ere ez zarela gauza. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Une honetan ditut gogoan
nere sasoiko egunak,
nere lagun zahar ugari eta
neronen bertso lagunak,
orain malkotan gogora behar
sasoia pasatu dunak,
bakardadean gelditu naiz ta
hautxek une ilunak,
nun dira orain garai batean
txaIo berotan nitunak. (bis)

Zakur koxkor bat banitz bezela
bazterturikan naukate,
ni galdetzen det mundu honetan
inork ez ote nau maite,
herri zerbitzen pasa ondoren
munduan hainbeste urte,
nere izatea eta izena
guziak ahaztu al dute?
Hemen txaIoak izaten dira
bat goian dabilen arte.

Garai batean izana nitzan
izen dezentean jabe,
oraindik ere indar haietan
gorputza banuke hobe,
ordun aberats sentitzen nitzan
orain nago guztiz pobre,
esan diteke, neu ez naizela
nere buruaren jabe,
zapatik ezin det lotu eta
zapatarik jantzi gabe.