Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek ama-alabak zarete. Lizaso ama eta Lopategi alaba. Lopategi, alabak, hemezortzi urte ditu; negarrez dator gaur etxera nobioak utzi egin duelako.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Etxetik irriparrez
zinadena juan,
orain zergatik zatoz
zatozen moduan?
Kontsolatu zaitea
amatxo(re)n onduan,
nahizta lehengo kuttuna
eduki goguan,
mutil gehiago ere
badaude munduan. (bis)
Lopategi
Lehenengoa nuen da
hainbeste arazu,
ama kontsolagarri
beti izan zara zu,
batekin nenbilen ni
gogoz jo eta su,
nere galdera honi
egiozu kasu:
zenbatgarren gizona
etxean daukazu? (bis)
Lizaso
Aukera berekin du
maitasun jokoak,
ez ninun engainatu
lehendabizikoak;
kontu izan dotore
tente ta guapoak,
aukeran daduzkazu
hura hainakoak,
irri bihur ditezen
dauzkazun malkoak. (bis)
Lopategi
Neska polit ederra
gainera gertuko,
ni galtzean ez dauka
neuk hainbeste luto,
ez dakit zer dabilen
tranpa edo truko,
bakarra maite dut nik
mundua lekuko,
berakin ezin badut
ez naiz ezkonduko. (bis)
Lizaso
Sufritzeko ez zinan
jaioa mundura,
eta aldatu zazu
daukazun itxura,
hau diozut alaba
bihotz ta burura,
berriz etorriko da,
ez izan ardura,
gozo(a)go izaten da
kostatako hura. (bis)
Lopategi
Abisua entzun du,
entzun du ahotsa,
nere deia beti da
bizi ta zorrotza,
malezi gabe egin
nion nik aitortza,
eten hau izango al da
labur edo motza,
bere zain e(d)ukiko dut
nik beti bihotza. (bis)