Bertsos - View details   To know more about this section

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jose Joakin Mitxelena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Performance
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Mitxelena, Jose Joakin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Azpillaga izango da Donostiako guardia bat, kale-kantoi batean geldi dagoena, eta Mitxelena Gipuzkoako erri txiki bateko baserritarra. Ain zuzen ere baserritarra guardia dagoen inguruko kale-ertz batetik bestera asi da pasatzen, ta guardiak, señaleak kolore gorria markatzen duelako, "alto" ematen dio. Iruna bertso.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jose Joakin Mitxelena

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillagak:
Komeniya dan ertera onek
mereziya du aitzeak,
nik zaitzen ditut Donostiako
kale erdi ta ertzeak,
baserritarren ez-jakiñ orrek
ekartzen ditu galtzeak,
argi gorriyan pasatutzeak
dakazki eriotzeak.

Mitxelenak:
Donosti ontan aguazil auek
daude mesere usteko,
al baldin bada lurreratuta
iñor or ez ekusteko,
beste lanikan ez dadukazu
jornala irabazteko,
gure moduko ez-jakiñari
nondik joan erakusteko.

Azpillagak:
Baserritar au onuntz etorri
aurten Santo Tomasetan,
bere urteko errenta ori
pagatutzeko ustetan,
gero kalian nonai ibilli
berak nai duan klasetan,
alako baten ikasiko du
edukaziyua zer dan.

Mitxelenak:
Errita txarrak ein dizkidazu
litaken bide danea,
ni ez-jakiña nola bai naizen
mintzatu nazu onea,
bañan eskuan artu du gerriyan
zedukan zigor bat mea,
nik pentsatu det berau ez dala
Euskalerriko semea.

Azpillagak:
Zuk esan dezun arrazoi ori
etzate bate gustatzen,
astuak ez du zientzirikan,
ori asi naiz kontatzen,
baserritarrak kalera etorri
eta nolanai jostatzen,
kulpaik ez daukan gizaraxua
nola asiko nintzan jotzen?

Mitxelenak:
Obe ziraden ez egin bañan
amenazoaz bai burla,
esaten ziran: eskuan daukat
zigor bat oso mardula,
beste iñorekin oraindik ez det
probatu izan sekula,
nik jo-leku ona detela ta
neroni jo bear naula.