Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Biok bata bestearentzako errege zerate gaurkoz; erregeen eguna. Egizkiozute elkarri erregaluak.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Manuel Sein "Xanpun"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xanpun:
Errege batentzako
gaur badaukat griña,
uste gabe jina,
gradu hori baita
kezkatzeko diña;
ipar aldetikan
hunara naiz jina,
eskaintzeko badut,
zuk ere berdiña:
botoilla bat pollita
ta han koñak piña.

Azpillaga:
Au ikusita nere
begian malkua,
ona da gaurkua,
lagun bat etorri da
berdin gabekua;
errespetatze'itugu
lege ta Jainkua,
nola Bera daukagun
beti-betikua;
biotza ematen dizut,
ez al da naikua?

Xanpun:
Batek eskaintzen dio,
bertzeak eskea,
zerbeit ditakea,
bazter guzitan dugu
sua eta kea;
elgar konpontzeko
gauza bat nekea,
guk billatzen dugu-
na ez da merkea,
berritz eskaintzen dautzut
ordainez bakea.

Azpillaga:
Pake-premian dago
benetan mundua,
pakea galdu'a;
nola iritxi lezaken
guretzat sendua?
Lapurdi'n bizi zera,
etzaude galdua,
baiña gaur Donostia'n
libre azaldua,
erdiko muga dago
zuretzat kendua.