Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gizona ez da ogiz bakarrik bizi.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere barrengo pentsamentuak
nai ditut adierazita,
aurrekaldean jatortasunez
ainbat jende ikusita;
oraindikan e gure Euskadi
ez dago ain itxusi-ta,
Balda ontara ainbeste jende
egin dezute bixita,
ogiarekin bakarrik gizona
emen ez baita bizi-ta.

Egia da, bai, ogia ere
bearrezkoa degula,
ta gaurko egunez ogian palta
izugarri daukagula;
bañan ainbat euskaldun biltzea
ezpaita auntzan eztula,
iruditzen zait jaialdi onek
iñun parerik ez dula,
Euskalerriko jabetasuna
barrenean daukagula.

Bazekizuten gu giñadela
onuntza etortzekoak,
da bertso berri batzuk zirala
koIpetikan sortzekoak;
gauza geiegi daduzkagu bai
oraindik zuzentzekoak,
billera geio, bear lukete
gaurkoaren antzekoak,
guk gerea maite dezagun,
or konpon gañontzekoak.