Bertsos - View details To know more about this section
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jose Luis Gorrotxategi
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gorrotxategi:
Biok gu auzo batean jaio
ta inguruan aziak,
baña edertasunez ez gerade
era berdiñez jantziak;
ni ederra ta ai zenbat malko
ditun neska itxusiak,
zaude zu lasai, inork ez ditu
emen zorion guziak.
Azpillaga:
Nere lagunak batek dituen
poz danak dauzka artuta,
espilluaren aurrean jarri
ta dago lilluratuta;
sasoia ere alakua du,
dana dago barkatuta,
baña mutillak nigana datoz
gorputzai begiratuta.
Gorrotxategi:
Neska itxusiak esan didana
nik izango det goguan,
mutur zorrotza ta itxusia
baño mutillak onduan;
eskote aundi ta gona motzak
neskatxa merken moduan,
itxusi dana edertutzeko
zertxobait bear zenduan.
Azpillaga:
Gorputzez neska ederra nago
naiz-ta arpegiz itxusi,
gerorako're ni ondo nago
dote eder eta guzi;
mutil gazteak, orren atzetik
arren etzaitezte asi,
arrautzak nola brijitzen diran
oraindik ez du ikasi.
Gorrotxategi:
Arrautz-kontua nere lagunai
belaxe bururatuta,
biar ô etzi ezkondu bear
mutil jator bat artuta;
ta beste ortan asi bêr baden
oie txurian sartuta,
ein bêrko'ezute trapu batekin
mutur ori tapatuta.
Azpillaga:
Pollitasunak bentaja danak
ez ditu izaten lurrian,
eta ni berriz ikasia naiz
ain sukalde ederrian;
orrek eguna pasatutzen du
espilluaren aurrian,
artzen duenak bazkari onik
ez du izango urrian.