Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Atzo ttunttun, gaur ere ttunttun, beti ttunttun gaittun gu.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Gorrotxategi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Ttunttunaren otsa da
albotik entzuna,
merezia du beraz
gure erantzuna;
Iendik ere bagenun
orren oiartzuna,
kitarra bezela da
gu bion zentzuna.

Gorrotxategi:
Ttunttun-soñuarekin
belarriak bete,
kontu politagorik
besterik bai ote?
Naiz mundu ontan pasa
larogei bat urte,
ttunttun jaiotzen dana
ttunttun da il arte.

Amuriza:
Larogei urte eta
zimelak esteak,
pena ematen digu
ori ikusteak;
ttunttunak garelako
ez gaude tristeak,
umorerik den arte
or konpon besteak.

Gorrotxategi:
Batzuk argitan eta
bestek illunian,
orrelakoxe gaiak
gaurko egunian;
konturatuko gera
denbora junian,
bapo bizi gera gu
geure ttunttunian.

Amuriza:
Bapo bizitze orrek
badu arriskua,
ala ere gure martxa
ezta ain gaiztua;
zu ttunttuna bazara
eta ni txistua,
laster jarriko dugu
Euskadi piztua.

Gorrotxategi:
Ttunttuna ta txistua
esan dek aurrena,
belarritarako da
gauzik ederrena;
ori sartua daukat
biotzan barrena,
Euskalerrian degun
doñurik zarrena.