Bertsos - View details   To know more about this section

1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Maialen ikaslea zara. Nota txarrak atera dituzula eta ez duzu etxera joateko asmorik. Gaua pasatzera estalpe zahar batera joan zara, han Iñigo eskalearekin egin duzu topo. Hiruna bertso I. Manzisidor hasita.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi
Notetan egin dezu
akatsa galanta,
orain etxetik alde
hori al da marka!
Nahiz eta zure aitak
gero hau ez barka,
nik onartuko zaitut
besteik ez zen falta
ta lagako dizkizut
pijama ta manta.

Lujanbio
Eskolan badabilkit
mila buru hauste,
eskerrak hemen badan
manta eta traste,
ni ez naiz etorriko
gehiagoren eske.
Etxean nahi nautenik
zuk ez zazu uste,
zenbakiak gehiago
maitatzen dituzte.

Mantxi
Aitarekin zuk ezin
bela egin pakiak,
ondo egingo dizu
etxetik joatiak.
Grazia egingo du
nere rematiak,
nik onartuko zaitut
argi bekokiak,
nik neskak maite ditut
ta ez zenbakiak.

Lujanbio
Hain eskale lizunik
ez nun espero nik,
begiak ezin itxiz
daduzkat oraindik.
Neskak maite ditula
etzun beste faltik.
Ni banoa ihesi
ta hara zergatik:
neskak zenbakiekin
berdintzeagatik.

Mantxi
Uste nuen banula
neretzat laguna
ta etzaio gustatu
itxuraz jarduna.
Nerekin pasa zazu
mesedez eguna,
baina badijoala
bere erantzuna,
ez det asko galtzen da
egin nahi dezuna.

Lujanbio
Errukiz naiz luzatu
haseran bi musu,
egin nahi luke orain
hainbeste abusu.
Eskale txoro honi
zertan egin kasu?
Pertsonak traste eran
tratatzen dituzu,
berriz ere bakarrik
egongo zera zu.