Bertsos - View details   To know more about this section

1995-05-05 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-05-05 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Elizburu, Izaskun
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok A. Mendiluze herriko bertsolaria eta A. Sarriegi festa antolatzaileak zaituztegu. Festa antolatzaileak herriko jaietan kanpoko bertsolariak ekartzea erabaki duzu. Hiruna bertso A. Mendiluze hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-05-05 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze
Gaizki portatu zera
ta nago penetan
ez da hori egiten
horrelakoetan.
Bertsolaria deitzen
didazu benetan,
baina kanpoan utzi
herriko festetan.

Sarriegi
Aipatu itzazu gaur
dituzun sariak,
Aitorren arrazoiak
dira ugariak.
Ekarri nahi nituzke
gizon nabariak,
herrikoak ez baina
bai bertsolariak.

Mendiluze
Kanturako ez al det
behar dan kemenik,
nere ustetan nahiko
abildade det nik,
halere ez det jaso
hortako ordenik.
Zer daukate ba hoiek
nik ez daukatenik?

Sarriegi
Kanpoan ugari da
zure neurrikoa,
baina halere hori
gaur ez da nahikoa.
Zure ustez bazera
kategorikoa
kanta iezadazu
bederatzikoa.

Mendiluze
Luzea ez da berez
hain neurri abila,
beraz gure kontua
argitu dadila.
Hoiei orain ordaidu
hogeita bost mila,
dirurik ez danean
ez etorri bila.

Sarriegi
Kontu hori aipatzea
neronen kalte da
ta txapelketan ere
zu zera atera.
Hurrengo urtean zutaz
oroituko gera,
hurrengo faseraino
pasatzen bazera.