Bertsos - View details   To know more about this section

1995-05-06 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-05-06 Mutriku Txapelketa
Gai-emailea
Oteiza, Mariasun
Bertsolaris / Authors
Zelaia, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zu urteetan itsasoan hondoratua dagoen itsasontzia zaitugu. Gaur jakin duzu atera eta museo baten jarri behar zaituztela.

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-05-06 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urte ugari pasatu ditut
itsaso hondoan jadanik,
hondoratuta niregaitikan
etzuten hartuko penik.
Gaur nork eman du modu hontako
ekintzarentzat baimenik?
Egun batean azkenik,
itsasotikan irtenik, (bis)
urte luzetan sekulan ere
ez nuen pentsatuko nik,
lehen hain gauza gutxi ginenak
hainbat balio gendunik.

Museo baten ni ipintzeko
egin nahi dute aproba,
arrai artean arkaitz artean
ni ez nengoen gustora,
urte luzetan ni neu ez bait naiz
hemendik joan inora.
Igo behar naute gora
museo berrien moda. (bis)
Gora irtetzean desio hauxe
ere ona izango da,
nonbait konpondu eta berriro
bidaltzea itsasora.