Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1995-05-06 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia
1995-05-06 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urte ugari pasatu ditut
itsaso hondoan jadanik,
hondoratuta niregaitikan
etzuten hartuko penik.
Gaur nork eman du modu hontako
ekintzarentzat baimenik?
Egun batean azkenik,
itsasotikan irtenik, (bis)
urte luzetan sekulan ere
ez nuen pentsatuko nik,
lehen hain gauza gutxi ginenak
hainbat balio gendunik.
Museo baten ni ipintzeko
egin nahi dute aproba,
arrai artean arkaitz artean
ni ez nengoen gustora,
urte luzetan ni neu ez bait naiz
hemendik joan inora.
Igo behar naute gora
museo berrien moda. (bis)
Gora irtetzean desio hauxe
ere ona izango da,
nonbait konpondu eta berriro
bidaltzea itsasora.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra