Bertsos - View details   To know more about this section

1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-12-03 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Goierritarra zara. Zure etxe ondoan denda hiper handi bat ireki dute egundoko aukerak eskainiz. Zuretzat, hala ere, asteazkenetako Ordiziko azoka sakratua da. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Maitasuna da bizi izateko
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Guk erosketak egin ditugu
etxetikan gertuago,
orain kanpotik etorritako
jeneroaren esklabo.
Ta propaganda egiten dabil
hainbeste eslogan babo,
gerora eta gehiago,
gure azoka akabo.
Kanpo aldetik plastikozkoa
gero ta indartsuago,
baina hemengo perretxikorik
ta oilagorrik ez dago.

Nik azokari ikusten diot
hain etorkizun iluna,
saltzaileentzat goizeko seitan
hasten zen hemen eguna.
Baserritatik ekartzen zuten
baba edo babarruna,
ta hiper horren jarduna
ez zaigu horren kuttuna!
Horri boikota ta azoka da
salbatu behar duguna,
azken batean hau ere bada
Goierriren nortasuna.

Etxeko andreei egiten diet
beraz hemendik erregu,
baserritako saltzailetxoak
hartu ditzagun eredu;
bestela hemen urte gutxira
zeinen eskutan gaude gu?
Dena galdu dezakegu,
sortzen dit hainbat ernegu.
Ta ondorengo gazteei zerbait
utzi beharko diegu,
gure azoka salbatuz beraz,
denok irabazten degu.