Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Guk erosketak egin ditugu
etxetikan gertuago,
orain kanpotik etorritako
jeneroaren esklabo.
Ta propaganda egiten dabil
hainbeste eslogan babo,
gerora eta gehiago,
gure azoka akabo.
Kanpo aldetik plastikozkoa
gero ta indartsuago,
baina hemengo perretxikorik
ta oilagorrik ez dago.
Nik azokari ikusten diot
hain etorkizun iluna,
saltzaileentzat goizeko seitan
hasten zen hemen eguna.
Baserritatik ekartzen zuten
baba edo babarruna,
ta hiper horren jarduna
ez zaigu horren kuttuna!
Horri boikota ta azoka da
salbatu behar duguna,
azken batean hau ere bada
Goierriren nortasuna.
Etxeko andreei egiten diet
beraz hemendik erregu,
baserritako saltzailetxoak
hartu ditzagun eredu;
bestela hemen urte gutxira
zeinen eskutan gaude gu?
Dena galdu dezakegu,
sortzen dit hainbat ernegu.
Ta ondorengo gazteei zerbait
utzi beharko diegu,
gure azoka salbatuz beraz,
denok irabazten degu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra