Bertsos - View details   To know more about this section

2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-10-25 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Badira urte batzuk zure sexua aldatu zenuela. Une honetan zeure buruari begira zaude.

Description

Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu hontara sortu ninduten
gizonezkoen gisara
jendearentzat hori arrunta
izan leike beharbada
baina ez nuen bat´e gustoko
ispiluaren islada;
hori dela-ta zuzendu nintzen
ospitale batetara
ta emakume izanarekin
zoriontsua naiz jada
sexua aldatu, aldatu dut bai
baina izana bera da.

Gogoz abitu ta sartu nintzen
ospitaleko atean
lehengo gezurra bizitzea zen
azken batean kaltean
ta nahiz jarria nauten neroni
marmar eskaparatean
une honetan ni sentitzen naiz
zoriontasun betean;
demostratzea lortu dut eta
gaur egungo gizartean
sentimenturik ez dagoela
sexu organu batean.

Behin esan nuen zintzilikario
guzti-guztiak akabo!
Nere izanak izan behar du
munduan zerbait gehiago
nortasun krisi txiki batean
egon izana luzaro
aldaketakin zoriontsu ta
gustora nago zeharo;
hala ta guztiz gauza bat argi
utzi beharra badago:
nintzenaz damu ez nintzen baina
gaur naizenaz harro nago.