Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki
Uranga, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zuek bikote izan zarete hainbat urtez, eta bi haur ere izan dituzue. Orain, banatzea erabaki duzue.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gurrutxaga:
Ezkondu ginen noizbaiten
kapera txikitxo baten
biok alkarri begira eta
baietza esaten.
Hasi behar dugu aurten
ahalik onenak izaten
neri berdin zait baina umeek
sufri ez dezaten. (bis)

J. Uranga:
Maitasunaren gailurra
dago ia jotzen lurra
tokitan dago alkarri agindu
genion apurra!
Goibeldua zait muturra
hori ez da ez gezurra
gureak pena ematen dit ta
umeek beldurra. (bis)

I. Gurrutxaga:
Bildurra eta laztana
jakin ia bat dirana
gaurtik aurrera izango dugu
umeekin lana.
Beraz goazen eurengana
ta eman dezagun dana
ikus dezaten zein onak diren
aita eta ama. (bis)

J. Uranga:
Umeei bihotza zula
noraezean brujula
haientzako da gaurko egoera
benetan ahula;
alkarri iseka ta burla
ezin diogu egin sekula
eta beraiei esan guk berdin
maite ditugula. (bis)

I. Gurrutxaga:
Bai gaurko ta bai biharko
kariñotikan galako
ibili bitez azken finean
geure direlako.
Nahiz eta maitasun pranko
ez izan geuk geuretzako
umeei behintzat hortik ez zaie
sekula faltako. (bis)

J. Uranga:
Kontua adieraztean
bihotza dute triste han
ikus dezagun gu biok nola
konpon gaitezkean.
Negoziatzen hastean
ez hartzeko ezustean
zuk aste baten euki itzazu ta
nik beste astean. (bis)