Bertsos - View details   To know more about this section

2007-09-30 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-09-30 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Luzaroan egon zara deitzen ausartu gabe. Gaur, zenbakia pantailaratu, eta deitzeko teklari eman diozu.

Description

Melody
Zure eskaerak egia esan
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-09-30 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztea nintzen, portatzen nintzen
sarri bandido antzean
eta etxetik alde egin nuen
dena utzirik atzean
baina gaur data handia dela
goiz-goizean oroitzean
ama gajoa han egongo da
negarrez bere etxean
eta semeak nola ez deitu
gaur bere urtebetetzean? (bis)

Orain artean gure harremana
izan da ezdeus ta hotza;
haiekin bizi nintzen garaia
izan zen hain garai motza;
sarri izan det berriz haiekin
elkartzeko ere lotsa.
Tonuak entzun eta saltoka
hasi da nere bihotza
beste aldean ezagutzean
nere amaren ahotsa. (bis)

Falta ez dela asko sumatzen
aditu diot hainbati
baina nik sarri antzematen det
eta nengoen kezkati.
Nola esan ba gaur zorionak
ukatu den ama bati?
Alper-alperrik markatu ditut
hemen hainbeste zenbaki
zintzilatu egin det baina.
semea zela badaki. (bis)