Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Velarde

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-06 Ataun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Velarde, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Polizia zara. Gaur, zure eginkizunak bukatu, eta gustura zoaz etxera.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-06 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Velarde

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaurko lana ere bukatu ostean
jada etxera begira:
gaur hogeita hiru preso hartuaz
zenbaki polita tira;
aurrekaldetik poltsa bat jarri
ta atzetik labatiba;
zein gozagarri egiten zaidan
haien begien dizdira!
Gaurkoan behintzat batzuek nitaz
gogoratuko baitira. (bis)

Zenbat gaizkile ibiltzen ei da
gure kale kantoietan
beren aurpegi triste bakanak
islada gure plaketan;
nik desio dut usteldu bitez
ziegako lau paretetan!
Gaur bi malkotan atera orduko
preso hoien masailetan
pentsatua dut "ai ene lagun
odolkiak ordainetan". (bis)

Jadanik ziegak utzi ditugu
osatu eta beteta
eta etxera hurbildua naiz
mantenduz nire oreka;
bihar'e lana asko izango da
baina izango dut beta.
Giltza jiratu ta gabon esan
nire maiteai fereka
nire amorruak preso hoiekin
denak uzten ditut eta. (bis)