Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-28 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Hau abisua da, hurrengoan kanporatu egingo zaitugu.

Description

Melody
Zure eskaerak egia esan
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ume-umetatik txirrindulari
izateko asmoz nintzen;
aisa ikasi nuen triziklo
moratu hartan ibiltzen.
Gerora ohitu egin ninduten
lore ta dominak biltzen
baina gaur ez nau oharrak baino
gehiago ezertxok mintzen;
txirrindulari traizionatu bat
besterik ez naiz sentitzen. (bis)

Ze erreza den helmuga heldu
eta bi besoak altxa
nahiz ta jendeak sarritan hartu
guztiari tranpa antza.
Zuzendariak talde honetan
urte asko daramatza.
Entzun ezazu mediku jauna
entzun babesle aberatsa:
zuen jokuan sartzea izan da
nik egin dudan akatsa. (bis)

Guztiei kasu egin nizuen
behin honaino iritsita
ta orain ia izan dezaket
auzitegi baten zita
aurrera segi nahi baituzue
ni bazterrean utzita.
Dezepzionatu egin nauzue
ta nago guztiz etsita;
gure kirola garbitu behar da
baina goi-goitik hasita. (bis)