Bertsos - View details To know more about this section
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hogeita hamabost urte dauzkat
ta Jon Maia dut izena
eta ematen ez badet ere
ni naiz taldeko zaharrena;
ezkutatzeko ez daukat ezer
erakutsi nahi det dena.
Arratsalde on lekuko denei
eta tribunal gorena;
arratsalde on audientzietan
audientzi nazionalena;
gaur egin nahi dut egin daitekeen
deliturik haundiena;
gure kondena eta zuena
ezinbestean da garaipena. (bis)