Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Iñaki Zelaia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-27 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Arkaitz, anaia bisitatzera zoaz Argentinara. Hegazkinera sartzera zoazela Iñaki guardiak esan dizu zahato betea ezin duzula hegazkinera sartu.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-27 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Iñaki Zelaia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Oiartzabal: Enbarkatu behar nuen
berehalakoan
baina guardia honek
jarri nau altoan.
Zahatoarena arazo
ote da gaurkoan?
Eraman niezaioke
neronen zahatoan.(bis)

I. Zelaia: Ikusi ta esan diot
nik "Alto mutiko!
eta konponbidea
dezu zeurekiko:
zahatoa tragotikan
hustu eta kito!
Biajerako ez zaizu
gaizki etorriko!" (bis)

A. Oiartzabal: Mesede egiten al du?
Ez da ba izango!
Baina hori nahi dezunik
ez nuke esango;
zahatoa nahi badezu
hartu zazu ondo
baino ardorik behintzat
ez dizut emango (bis)

I. Zelaia: Hori ez jasotzeak
ez dit emango poz
araua neri jarri
didate apropos;
nazkatuta gaude gu
botila ta zahatoz
gainera terrorista
lurraldetik zatoz (bis)

A. Oiartzabal: Bale, bale hau ez dut
nik eramango ba;
zuk zeuk gorde zaidazu
egigun aproba;
ardoaren mesede
degunez denbora
etortzen naizenian
hobia egongo da (bis)

I. Zelaia: Ni lanian ari naiz
legiaren alde;
zu berriz hemen zaude
oso lotsagabe;
gaur egun istripuak
nun nahitan badaude
itzuliko zerala
seguru al zaude? (bis)