Bertsos - View details   To know more about this section

2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-12-01 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Argazki saio bat egiten ari zaizkizu, Sarriegi. Orduak daramatzazu batera eta bestera jarriz, baina Mendiluze argazkilariak oraindik ez du lortu nahi zuen argazkia.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-12-01 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi: Postura hau txarra ta
hura nabaria;
berriro aldatzea
zure eskaria.
Karretea oraindik
daukazu garbia?
Gaur egun edozein da
argazkilaria!

A. Mendiluze: Badakizu artistak
halaxe gera-ta
gaur postura politik
ez dedila falta!
Baino alperrik ari naiz
saka eta saka
zure perfil onenik
ezin aterata.

A. Sarriegi: Nekatzen hasi naiz ta
esan nahi det zera:
aurpegia doakit
txarretik txarrera;
orain arte ez badezu
bat onik atera
ez dezu aterako
hemendik aurrera!

A. Mendiluze: Bai, bai proba dezagun
postura batean;
etzan lurrean, ez da
zeuretzat kaltean;
orain burua sartu
zazu besapean
ta egon karretea
jarri bitartean.

A. Sarriegi: Hortarako hainbeste
behar al da jakin?
Bat atera didazu
mutur txarrarekin;
baina atera liteke
nahi hainbat etekin
etxean konpon zazu
photoshoparekin.

A. Mendiluze: Beraz tranpa egiteko
eskatzen didazu;
nik ze kulpa det hola
baldin bazera zu?
Baina lasai! Zeozerk
balio du aizu:
gutxienez zapata
politak dauzkazu.