Bertsos - View details To know more about this section
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
SARRIEGI:
New York aldera oporretara
gogo haundiz nintzen irten,
baina nindoan hegazkin hura
sekuestratu egin zuten.
URANGA:
Kuba aldean topo egin degu,
zuek zarete testigu
eta gainera biori neska
berdina gustatu zaigu.
SARRIEGI:
Berde antxean ikusten zaitut
nik gaurkoan mutikoa,
orain badakit zuretzat zer dan
turismo ekologikoa.
URANGA:
Malekoiraino joango al gera
biok eskutik helduta?
Izan ere bioi gauz berdinak
gustatutzen zaizkigu-ta.
SARRIEGI:
Halare bueltan joandakoan
gure kolore ta guzi,
nik zu ez zaitut ikusi eta
zuk ere ez nauzu ikusi.
URANGA:
Orduan nola behar degu guk
hemengo eskema hautsi?
Gure Fidelen fideltasuna
Kuba aldean ez da gutxi.
SARRIEGI:
Jendearentzat ez dadin izan
gure oporra arraro,
zu joan eta ni joango naiz
hiru egun geroago.
URANGA:
Bueno ba agur lagun maitea
ez baldin bazaizu inporta,
bioi gustatu zaigun neska hura
bion zai hantxe dago-ta.