Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-24 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-24 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
El Salvadorren lurrikarak izugarrizko galerak eragin ditu. Aspaldi ez dela hurakana izan zuten. Zergatik hainbeste zoritxar?

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuek dena eskas daukate
ta guk eskuak beteak,
guretzat dira aldi onenak
besterentzako nekeak;
zer erremeio ote dauka ba
hori hola izateak?
Neri ez esan, horretan ez du
zerikusirik zorteak,
beti berdinak astintzen ditu
heriotzaren kolpeak. (bis)

Mundu honetan guk behar dugu
izan lehen, izan goren
ta hortarako beste batzuek
azpian bizi behar omen;
justiziaren arrastorikan
ez dugu ikusten hemen.
Haiekin ahaztu ta bizi gera
ahal genukeen ondoen,
haiekin soilik oroitzen gera
hondamendien ondoren.

Terremotoak, gerrak ugari
ta horrenbeste istori,
kontu urrunak gertatzen zaizka
gure arteko askori
eta geronek nahi dugulako
soilik izaten da hori;
honta ezkero zein ez ote da
bada kontuan erori:
haiek hain gaizki bizi dira ta
gu bizi hain ongi. (bis)