Bertsos - View details To know more about this section
2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñaki Zelaia
2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñaki Zelaia
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
ELUSTONDO:
Garai baten ibili
ohi ginen gu alai
eta barrura sartu,
ez naiz bizi lasai;
haurtxo bat izateko
ikusten zaitut gai,
baina pixka-pixka bat
itxaron zazu, ai,
ez dut umezurtz baten
aitatxo izan nahi. (bis)
ZELAIA:
Sufrimentu ugari
genitun gaurdaino
ta nik proposamena
egin dizut, joño;
baina ikusten dezu
horrenbeste laino,
zuk ezetza esaten
hainbeste enpeino,
nik nahio ama izan
alarguna baino. (bis)
ELUSTONDO:
Nahikoa aldrebesa
da gure mundua,
haur bat dela-ta hasi
degu guk gudua,
eta esateko nik
prest daukat burua;
itxaron, helduko da
azkenik ordua,
izan zaitezen ama
eta ezkondua. (bis)
ZELAIA:
Idea txarra danik
ez dizut esango,
baina nere onespenik
ez dizut emango;
ez dakit zenbat urtez
dezun zuk iraungo,
behin ta berriz itxaron,
esan dezu ondo,
baina orduan berandu
ez al da izango? (bis)
ELUSTONDO:
Aurreratuta daude
zientzian aprobak
ta oraindik bihurtu
leizke denak lorak;
esateko oraintxe
baditut ganorak,
seme bat ekarriko
digula denborak
ta bitartean zaindu
itzazu ilobak. (bis)
ZELAIA:
Nahiz ilobak zaintzeai
gogotikan ekin,
haiekin ez det lortzen
nahi aina etekin;
haurra zuk libre uzten
saiatu behinepin,
nahiz eta astean behin
nagoen zurekin,
ni ezin naiz asetu
oroitzapenekin. (bis)