Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-23 Pasaia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ume txikien gurasoak zarete biok. Ez zaizue erreza suertatzen zuen umeak entretenitzea. Helburu horrekin zuk Amaia bideoa ipintzen diozu sarritan. Jon Martinek nahiago du ipuinak kontatzea.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Pasaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. AGIRRE:
Ume txikiak ondo hezitzea
nola ez dan berriketa,
ikus-entzunei ipintzen diet
dudarik gabe arreta.
Eta zuk, berriz, ipuin kontatzen
entretenitzea meta.
Nik ipuinikan ez det kontatzen
lo hartuko lidake-ta. (bis)

MARTIN:
Dirudienez bideo hori
jarrita nahi du alaitu,
edo bestela kontatzen hasi
eta lo hartuko baitu.
Nere ustetan hobe ipuina
belarri ertzera aitu.
Horrela esna hasiko dittu
ta ametsetan jarraitu.
ta lokarturik amaitu. (bis)

A. AGIRRE:
Umea esna mantentzea da
nere lehenengo baldintza,
ta telebistak eskian ohi dit
neri hortarako giltza.
Ikus-entzunak garatzen ditu,
horra hor nere eskaintza:
hartara biak uztartzen ditu
imagina eta hitza. (bis)

MARTIN:
Ez zaiozula bere burua
bideoekin nahasi,
ipuinak entzun ezkero, berriz,
badauka zer irabazi.
Nere ustetan ipuinarena
askoz hobea du kasi:
horrela biak egingo ditu
dibertitu ta ikasi. (bis)

A. AGIRRE:
Zure arrazoiak ezin nazake
ni harrapa ezustean
umea ez da dibertituko
jende heldua nahastean,
ta bideoa zure iritziz
hemen dena narrastean.
Zeini entzuna izango du bai
ikastolara hastean. (bis)

MARTIN:
Nere ipuinak konta ditzadan
badaude hainbeste modu,
berak entzuten pasasen ditu
nik ez dakit zenbat ordu.
Baina gustatzen zaizkio hari,
horretaz nago seguru,
nere amak ere egiten zuen
eta berak egingo du. (bis)