Bertsos - View details   To know more about this section

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Zelaia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-04-21 Urnieta Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Iñaki, etxebizitza lortzeko asmoz zabiltzan gazte bat zara. Gaur, beste aukerarik ez eta, udaletxe atarian jarri zara kanpina hartuta. Oraintxe dator Amaia alkatea.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Zelaia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ZELAIA:
Gazte jendean etorkizuna
hain ikusten degu ilun!
Kanpainan zinan mikrofonotik
hizketan jardun ta jardun
ta esandakoan izpirik ere
ez degu ikusten inun;
etxebizitza merkeak egin
denok erosi ditzagun. (bis)

A.AGIRRE:
Alkatea naiz baina nere esku
tamalez ez dago dena,
jakin badakit kontu hau dela
gazte guztien problema.
Bide erdian jarri zera ta
nola ukatu baimena?
Udaletxea izango dezu
bizilagunik txarrena. (bis)

ZELAIA:
Adarra jotzen hasi zera ta
hori lortu dezu bapo
gazte jendeak ezintasunez
bota degu hainbat malko
udaletxea aipatu dezu
hala erantzun beharko:
denon etxea omen da hori
batzuk interesako. (bis)

A.AGIRRE:
Hitz horietan arrazoi zendun
ta horrenbestean pase,
gure arteko ika-mika hau
ezin da mantendu luze;
baina nik ere dedan lekua
ez dedanez lortu aise,
alokairua ordain ezazu
beste denok bezelaxe. (bis)

ZELAIA:
Alokairua ordaintzen zaila
soldata onik ez da-eta,
udaletxea ezkerrekoa,
hori ez da berriketa!
eta kalean gazte jendea
denak kezka askoz beteta
ta alkateak zergatik dauka
ehun milioitako txaleta? (bis)

A.AGIRRE:
Nik ehun milioiko zorra soilik det,
txaletik ez det tarteko
eta gaztea ez al dezu zor
behar hainbat errespeto?
Zure bidean egin atzera,
ez da zuretzat kalteko;
inoiz ez zera biziko-eta
etxean baino hobeto. (bis)