Bertsos - View details   To know more about this section

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Luis Otamendi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-04-21 Urnieta Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Otamendi, Luis
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zu, Luis, hirugarren aldiz zoaz diru eske Nerea esponsorrarengana, Everesteko espedizioa dela-eta. Aurreko bietan ez duzu gailurra zapaldu.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Luis Otamendi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


L. OTAMENDI:
Zugana diru eske
bi aldiz naiz joan,
Everesten gailurra
iritsi asmoan;
nahiz ta bitan geratu
beheraxeagoan,
ziur lortuko det nik
hirugarrengoan. (bis)

ELUSTONDO:
Berriz nigana zatoz
ene Luis maitea;
harrituta naukazu
nahi det esatea,
utopia dalako
gailurra egitea;
ez al zenuke hobe
Saloura joatea? (bis)

L. OTAMENDI:
Sufritu gabe ez da
ezertxo izaten,
ta nik ere nahi ditut
nere zainak eten;
berriz hirugarrenez
naiz zuregan joaten
eta zu ere arren
ez aspertu ematen. (bis)

ELUSTONDO:
Eskaera daukazu
beti-betikoa,
ta esatea nahi det
aizu mutikoa;
Everest da mito bat
kategorikoa,
zuk gailurra egitea
da beste mitoa. (bis)

L. OTAMENDI:
Eginahalean nabil
ekin eta ekin ,
nahiz ta bitan ez irten
nahi hainbat etekin;
zuk itxaropena izan
saiatzen bainaiz fin
eta ez zazu etsi
mutil jatorrakin. (bis)

ELUSTONDO:
Ezezkoan nago ni,
badaukat patxada
Everest zuretzako
delako pasada;
tori mila pezeta
zuretzako paga,
Land Roverra hartuta
zoaz Urbasara.