Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Antonio Olano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Olano, Antonio
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Emaztea haurdun duzu eta semeak galdera hau egin dizu: Zer du amak tripan? Zer erantzunen diozu?

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Antonio Olano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Seme maitea aitak emango
dizu erantzun zuzena
galdera honek merezi duta
egingo det ahalein dena
amaren bultu hori zer dan zuk
gaur galdetu didazuna
oraindik ere gogoan daukat
zu egon zinan eguna
ene semea esango dizut
dala gaurko etorkizuna.

Ene semea erantzun nahi det
ahalik eta gaurkoan fin
seme batekin aitak gaur nola
garbiago ez hitzegin
ta zer dan hori esango dizut
beraz zuk dezazun jakin
txiki bat zera baina nahi dizut
orainguan ein ahalegin
beste anai bat etorriko da
jolastu dadin zurekin.

Ene semetxo aman barrua
unean ez dago lasai
eta erantzungo dizut garbi
orain zintzo eta alai
zure amatxon gustua zan da
aitak ere halaxe nahi
ez al dakizu beste anai bat
orain bidean dala zai
izan ditezen gure etxean
arreba eta bi anai.