Bertsos - View details   To know more about this section

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka", Antonio Olano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-04-08 Goizueta Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Olano, Antonio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Dagoeneko izanen duzue guziok gaur goizean jokatu den pilota partidaren berri: Retegik 22, Errandoneak 6. Partidu horretan zuk, Antonio Olano, Retegiren alde egin duzu apustu, zuk ordea Laka, Errandonearen aide. Hiruna bertso zortziko haundian, Olano hasita.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Jean Louis Harinordoki "Laka", Antonio Olano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olano:
Diru mordo bat jokatu gendun
jakin dezuten bezela
ta nere alboko lagun zahar hau
gertatu da hain txepela
diru guztiak nireganatu
ezer ez du berehala
diruan gisan galduko dezu
aurrean dagon txapela.

Laka:
Gure txapelari buruz orain
aintzinetik ez zuk segi
aurretik ez nizuke beharko
egin espantu gehiegi
pilotaritana Errandonea
maitez bota diot begi
zer nahi 'zue behingoan nausitu
delata Donostian Retegi.

Olano:
Diru guztiak kendu dizkiot
bururik ezin du altza
eta badabilki gaurkuan bai
mutil honek hain balantza
Retegi entzun orduko jarri
zaio dardarrean galtza
zer uste zendun Laka maitia
hura gendula Galartza.

Laka:
Partida abiatua zuten
hastetik bete betean
Errandoneak irabaziko
zuela ene ustean
baina jakin gabe gertatu naiz
gaur egoera tristean
zuk galdu nik irabaziko dut
dirua beste batean.

Olano:
Galtzaile gertatzen denak ez du
inoiz izaten umore
eta irabaztuna ikusten
dezute hemen dotore
honek ez du ez ikasiko gaur
mila aldiz esanda ere
ni diruz ondo nago gaur lagun
berriz jokatzeko ere.

Laka:
Gisa batez urriki dut egun
egin izan dun gestua
halarik ere ez naiz etxera
itzuliko ni estua
berriz hasteko oraindikan dut
gutizi arras freskua
dirua frango duenak beti
hartzen bait du irriskua.