Bertsos - View details To know more about this section
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Bittor Elizagoien
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Bittor Elizagoien
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xalbador:
Lehenago ere bitan hartu dut
honelako irriskua
eta oraino ere dadukat
bihotza estu-estua
jauna badakit zu zaitugula
gizon zuzen ta prestua
zure alaba maite dut eta
nahi nuke bere eskua.
Elizagoien:
Oraindik orain martxan daukagu
alaba horren auzia
kezkagarria mutil horretxek
daramakin malezia
aitakin ezin konpondu hemen
gauza horren justizia
berai eskatu zaiozu lagun
berea bait du bizia.
Xalbador:
Berak baietza erran zautan ta
okerrik ez da auzian
zuk ezetz bitan erranagatik
nago ni pazientzian
zure alaba asko maite dut
behintzat nere iritzian
ta orai hainbat maitatuko dut
nere bizitza guzian.
Elizagoien:
Hizketan behintzat arina eta
poliki zerade hasi
esaten duzu maite duzula
zure bihotz eta guzi
maitasun hori ez dedin joan
sekula santa ihesi
nere alabak senar txarrikan
behintzat ez luke merezi.
Xalbador:
Nolaz dakizu ni senar txarra
noizbait izanen naizela
hori erranez ezarri duzu
ene bihotza goibela
zure alabak maite nau eta
ezkontza zuk ez gibela
ikusten duzu berdin hola ere
nahiko mutil zahar badela.
Elizagoien:
Mutil zaharraren beldurragatik
zabiltza gaur atakean
eta hargatik etorri zera
alaba horren eskean
maite baduzu hartu ezazu
bihotzez borondatean
nere laguntzik ez da faltako
bizirik nagon artean.