Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Aire, Mixel "Xalbador II"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gizonak, gizon denetik, gauza aunitz asmatu du: klase guzietako armak, telebista, komuna, esate baterako. Baina zein dira asmatu gabe, eta zure ustez, asmatu behar liratekeen gauza edo tresnak. Hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Asmatu dira hainbertze tresna
egin dira hainbat arma
eta holaxe zabaldua da
gure munduaren fama
zer bertze tresna behar litaiken
pentsatzera ni nerama
gizon guziak berdintzekoa
ez ote ditaike asma?

Oraino ez den tresna batzuek
zer ote luke oihartzuna?
bat zer nahi nuken galdatu dut ta
denek duzue entzuna
bertze tresna bat nahi nuke ta nork
emanen daut erantzuna?
tresna berri bat balitz eginen
lukena zuzentasuna.

Segeretu bat gure Jeinkoak
berak daukake gordea
gizona bere ustez haundi da
Hura nagusi ordea
gizonak ez du tresnekin nehoiz
munduan egin ordrea
Jauna, Zu zira tresnen jabe ta
Zuk egin zazu bakea.