Bertsos - View details   To know more about this section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Txomin Ezponda

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Performance
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Aire, Mixel "Xalbador II"
Ezponda, Txomin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Ezponda, aizkolaria zara. Gaur Euskal Herriko txapela irabazi duzu baina antidopping kontrola egin eta positiboa atera denez irabazitakoa kendu dizute. Zu berriz, Xalbador, aizkolariaren entrenadorea edo managerra zara eta Ezpondari botika moduko zerbait aritu zinen ematen indar gehiago izan zezan. Hiruna bertso zortziko txikian Ezponda hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Txomin Ezponda

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezponda:
Irabazteak badu
bere garrantzia
borondatean nintzan
lan hortan hasia
gero sitxa egin ta
agertu guzia
entrenadoreak du
hor kulpa haundia.

Xalbador:
Zuhaurren hutsaz zuhaur
izan zaite berme
eta huts haundi hori
ez dut hartzen ene
nik manatuan zu ez
zira egon erne
har zinezan erran dut
arrautz eta esne.

Ezponda:
Arrautz ta esne hartu
bazagon besterik
boteila bat eman dit
edariz beterik
otoi zuk ez erabil
langintza tristerik
irabazteko ez det
dopina beharrik.

Xalbador.
Aizkolkariak ez daut
emaiten aunitz poz
mendekatzen zaut gaizki
portatu delakotz
dopatu da dirua
irabazi asmoz
indarrak bil zintzazken
zuk janari sanoz.

Ezponda:
Indartsu banabila
ni jateko onez
aizkolari banabil
ongi osasunez
aitortu behar bait dut
gaur hitz erdi batez
kanbiatzerat noa
ni entrenadorez.

Xalbador:
Gertatzen zaizunak ez
daut eman atsegin
zer gizon mota ziren
munduak du jakin
zuzen jokatuz ere
irabazi berdin
holako jokorik ez
otoi berriz egin.