Bertsos - View details To know more about this section
1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Fermin Mihura
1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Fermin Mihura
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Xalbador:
Kanpoko jendek lekukoekin
gaur eman digute pena
ez zait gustatu ez gizatasun
eskasa lagun hunena
ez dakit nork duen igorria
edo nundik zaukon jina
baina behar du jakin bidea
hemen dugula denena.
F. Mihura:
Bide partean beraz nik ere
dut segurki hor hartzeko
eta ardiak iduriz traban
otoakin pasatzeko
baina artzaina motiborik ez
duzu hortan kexatzeko
nere tutua ongi badator
berdin zuri laguntzeko.
M. Xalbador:
Atzerritikan jin da nunbaitik
gizon kixkil hau honuntza
eta erranen du trankil orai:
"egin nahi dugu laguntza".
Hori ote da Paris aldean
hartua duzun hezkuntza
zu bezalakok ez dute hemen
errezten gure artzantza.
F. Mihura:
Artzain horiek beti berdina
denetan beren urratsa
bertzeak gero ezin soporta
eta mehatxuz solasa
zure partez nik bide honetan
kopeta dut hola altxa
bidean ez da nihoiz komeni
mendian daukazun martxa.
M. Xalbador:
Bidean ere erabil daike
naski ene ardi meta
eta zuk zer nahi duzu manatu
nunbaitik huna jin eta
harritu gabe zaude bada zu
beltzatu ene kopeta
hemen gu gira lekukoak ta
gaitzazu zuk errespeta.
F. Mihura:
Hauk behar ttugu errespetatu
beti doala beretik
eta ikusi nahi nuke nik gaur
zerbait itsaso ertzetik
berriketak hor uzkitzu eta
kendu zaite aitzinetik
bertzela berdin pasa nindaike
zure ardien gainetik.