Bertsos - View details To know more about this section
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Txomin Ezponda
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Txomin Ezponda
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Arozena:
Nere bizilaguna
mutiko mardula
kriston malaletxea
aurpegian dula
orain aszensorea
gelditu zaigula
zihur ni izorratzeko
nahita egin dula (bis).
Tx. Ezponda:
Esan duzun gauz hori
ez dago polita
ez da ezer eginen
ni zuri jakinta
lehendik ere ez zaude
zu neska polita
orain kontentu nago
argia hil bait da (bis).
E. Arozena:
Zuretzat okerrago
bide hau hartzea
normala da zurekin
gaur haserratzea
antolatu bait duzu
holako trantzea
zaila izango duzu
pakea lortzea (bis).
Tx. Ezponda:
Pakean bizitzea
gauza naturala
orain artean beti
bizi naiz ni hala
uste al dezu nik hau
makurtu detala
kontura bi eskuak
zarpan ditutala (bis).
E. Arozena:
Aszensorea ez da
iritxiko garaiz
holako asuntoak
nola ez diren maiz
baina hala're nago
ni aurpegi alaiz
gaurtik aurrera oinez
ni igoko bait naiz (bis).
Tx. Ezponda:
Aspaldian zindudan
ni agurtzekua
beti baztertzen zindun
zuk neri burua
zoriontsu gaur ere
argi gabekua
litzione bat hartzeko
hau bada nahikua (bis).