Bertsos - View details   To know more about this section

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Bittor Elizagoien

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Performance
1992-04-05 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Alkhat, Ernest
Elizagoien, Bittor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Bittor, garai batean Alkhaten irakaslea izan zinen. Gaur, ordea, Alkhat zure semearen maixua da. Zure semeak Alkhatek erakusten dion gaian esamina laugarren aldiz huts egin eta gero Alkhatekin mintzatzera joan zara. Hiruna bertso zortziko txikian Bittor hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Bittor Elizagoien

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Elizagoien:
Nere semea dabil
nahikoa itsusi
hargatik beharko det
nik hizketan hasi
nahiz ta lehenago nizun
asko irakatsi
irakasle bezela
ez dezu ikasi (bis).

E. Alkhat:
Zu maixu ona zinen
maixu berezia
zartakoak urririk
merke erasia
zure semeak aldiz
ba dauka grazia
hari erakasten dut
zuri ikasia (bis).

B. Elizagoien:
Orain bota didazu
arrazoi trebea
bainan ixilik egon
zuretzat hobea
lehen nahiz ta ikasi zuk
hor kalidadea
burua bauzu bainan
mamirik gabea (bis).

E. Alkhat:
Nere buru ttikiak
mami haundia du
lehen ikasi gauzik
ez dut inoiz galdu
zerbaiten erraiterat
aita nahiz zu heldu
ni pakean utzi ta
semea lagundu (bis).

B. Elizagoien:
Semeai laguntzarik
ez diot ukatu
baina zurekin ia
egin naiz nazkatu
orain beste gauza bat
egin dut pentsatu
semea beharko dut
eskolaz aldatu (bis).

E. Alkhat:
Aldatzea on dela
ez dago segurra
ondo ikas lezake
hark nere apurra
bainan etxeari du
egin behar agurra
txarren laguntza bait du
aitaren beldurra (bis).