Bertsos - View details To know more about this section
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi, Amaia Telletxea
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Urko Atxotegi, Amaia Telletxea
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amaia Teiletxea:
Gauean egiten dut
horrenbeste jira
eta gaur jarria naiz
honeri begira
kalean pixa egiten
hau nola ari da
herri hontako komunak
zertarako dira? (bis).
U. Atxotegi:
Gaur zer nola festa zen
hartu det mozkorra
pixa iten nengola
entzun det motorra
aguazila agertu
zait ondoren horra
ni zigortzea ere
ez al da gogorra? (bis).
Amaia Teiletxea:
Ez nun nik hau espero
gaurko hontan aizu
gazte hauek badute
ha¡nbat enbarazu
baina hurrengo baten
egidazu kasu
zure etxeko jardina
zikindu ezazu (bis).
U. Atxotegi:
Aguazila bronkaka
etorri zait kexu
zerbait esan behar ta
hainbat konpromezu
multarikan ez jarri
kontu egin zazu
lanpostua galtzea
nahi ez badezu (bis).
Amaia Teiletxea:
Mozkorra hartu eta
hemen da gailena
pixarekin zikindu
karrika gehiena
gaurkoan emango 'izut
nik bai barkamena
baina kontuz ibili
gaztea hurrena (bis).
U. Atxotegi:
Ni ez naiz horren zintzo
ibilia egun
edanez ta edanez
naiz ederki jardun
hitzegin behar degu
premia daukagun
ez zazu ezer esan
eta biok lagun (bis).