Bertsos - View details   To know more about this section

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Iñigo Olaetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Olaetxea, Iñigo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Herri bereko bi gazte zarete. Zu,Iñigo, herriko bestak antolatzen buru belarri aritzen zara urte osoan.Zu, Bittor, herriko bestak direnean ondoko herrikoetara joan ohi zara. Hiruna bertso hamarreko txikian.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Iñigo Olaetxea

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I Olaetxea:
Herrikoen artean
hau da panorama
zu ikusita ia
beti dugu drama
ez da kexu agertzen
ez aita ez ama
baina zuk ordea ondoko
herrirako plana
hola ordaintzen al duzu
herrikoen lana? (b)

B. Elizagoien:
Besten antolakuntzan
sartuta zeharo
baina antolakuntza
dihoa arraro
rok taldeak ekarri
ta dena akabo
auzoko herriraino
joatea nahiago
zuen zaraterekin
leporaino nago. (b)

Olaetxea:
Beraz ibiltzen zara
batetik bestera
utz nazazu ba orain
zerbait esatera
nahiz ta ez den ez ona
zuk duzun aukera
herri hontatik zoaz
ondokora, bera
isiltasuna baino
zarata hobe da. (b)

B. Elizagoien:
Musika gogorrakin
haibeste eraso
ia bururik ere
ezin baitut jaso
bestatan pasa leike
eta gozo-gozo
hurrengo urterako
Peña ta Lizaso
ordun geldituko naiz
herrian akaso. (b)

I Olaetxea:
Peña eta Lizason
alde hor jo ta su
herri hoietan hoiek
hainbat enbarazu
beraz aukeraketa
hortxe zuk daukazu
lan eskerga handian
aurkako zara zu
hurrengo urtean zuk
antola itzazu. (b)

B. Elizagoien:
Antolakuntza hartu
beharko dut bela
herrian ezin segi
aurrera horrela
jarrikot giro ona
ez giro motela
aizkora ta pelota
bertsoen epela
bestak badakit ta nik
denenak direla. (b)