Bertsos - View details   To know more about this section

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Iñigo Olaetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-03-29 Zuraide Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Mixel
Bertsolaris / Authors
Legarreta, Xabier "Arano"
Olaetxea, Iñigo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Xabier, uste duzu Iñigo alkoholak bere menpean hartu duela. Iñigok aldiz ez du hori horrela denik uste. Hiruna bertso zortziko handian.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-03-29 Zuraide Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Iñigo Olaetxea

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Legarreta:
Zure ideiak garai batean
ez ziren batere motzak
sentibera den seinale asko
baditu nere bihotzak.
Entzun itzazu nere aholkuak
ta nere barrengo hotsak
orain alkoholak hartu baizaitu
eta bela heriotzak. (b)

I. Olaetxea:
Beraz, diozu heriotzaren
aurren egoteko adi
baina halare sasoi beteak
nagola ez al da nabari?
Egunean lau-bost litro ardo
nahiz zuretzat den ugari
alkolikoa ez zaio deitzen
pixkat edaten dunari. (b)

X. Legarreta:
Nere ustetan zure ideiak
behar dira imajina
len ez baizinan orain bezela
alkolikoen berdina.
Edaten dezu zuk egunero
lurrera erortzeko adina
ta alkolak hilda hiltzen den harek
hartzen du minik gutxina. (b)

I. Olaetxea:
Zure hitzetan alkolak dakar
gero egotea aika
baina etxean gustora daude
horrekin ama ta aita.
Sagardotegi ta ardotegiak
behar ditugu guk mana
Euskal Herrian alkohola hartzea
bizi poza hartzea baita (b)

X. Legarreta:
Zure ideiak alda beharrez
hasita nago ni aurrez
gaztea zinan eta bizitza
hartu zenuen indarrez.
Bate balio baldin badizu
entzun zaidazu mesedez
bizi poza igual hartuko dezu
baina bizi luzerik ez. (b)

Olaetxea:
Alkohol kontura hainbeste jendek
hartuz mila desengaño
sagardotegi inguruetan
hainbat zebiltzan antaño
bizimodua alda dezadan
erran duzu orain, koño
hobea dugu gutxi ta ongi
luze eta gaizki baino. (b)