Bertsos - View details   To know more about this section

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Iñigo Olaetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Fernandez, Estitxu
Olaetxea, Iñigo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Estitxu, herriko aspaldiko medikua zara eta Iñigo, zure semea Medikuntza karrera bukatu berria duena. Iñigo semeak, herrian bertan bertze kontsultategi bat ireki du, kontsultategi naturista.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Iñigo Olaetxea

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Fernandez:
Koxkortu egin da dudarik gabe
oraingoan mutikoa,
baina nere ustez ez da normala
orain gertatutakoa.
Konpetentzia egin behar dit,
ta hori ez balitz nahikoa
okerrena da zurea ez dela
batere zientifikoa.(b)

I.Olaetxea:
Mediku baten etxean nintzen,
hazia eta hezia.
Alor horretan jaso dut beraz,
heziketa berezia.
Zientifikoa ez dela eta
ez nago horren etsia
alternatiba eskeintzea ez da
sekulan konpetentzia.(b)

E. Fernandez:
Konpetentzia deitzen diogu
guk horreri holakotan,
ta ez nago batere ados zurekin
semea une honetan.
Nik aspirinak eskeintzen ditut
soilik hogei duroetan,
eta zuk berriz belar idorrak
hamar mita pezetatan. (b)

I.Olaetxea:
Zuk medikuntza betikoa dezu,
betiko hoien gisara,
baina jadanik pasatua da
garai hartako bolada.
Nik hamar mita pezeten truke,
hola esan duzu hala,
dohainik ere aurki daitezke
mendira joaten bazara.(b)

E. Fernandez:
Beti koxkaka hor ibiltzen da
semea nere atzian,
baina ez gara hola ibiliko
gu biok aurrerantzian.
Belarra horiek mendian daude,
gehienak lore artian.
Belar horiek nik jartzen ditut
gure etxeko lorontzian.(b)

I. Olaetxea:
Gure etxeko lorontzi hori
belarrez hain da murritza.
Nere kontsultan badago, aizu,
izugarrizko eskeintza.
Zure semean aurka ordea
ze arraiotan zabiltza!
Gure arteko eztabaida hontan
herriak du azken hitza.(b)