Bertsos - View details   To know more about this section

1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jean Louis Harinordoki "Laka"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-03-15 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arozena, Estitxu
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Estitxu, enpresa, edo lantegi bateko zuzendaria zara, eta zu Laka, langilea. Gaur Estitxuk deitu zaitu lanpostua mantentzekotan ordenadorea erabiltzen nahi ta nahiez ikasi behar duzula esanez.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jean Louis Harinordoki "Laka"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Arozena:
Kontu honekin arren
ez zaitez ikara
nahiz ta nahiko zaila izan
lehenengo bolada,
enpresa hontan beti
puntakoak gara
tresna erostea
hurrengo menderako
prestatu behar da
trai la¡, trai larai, laralai
prestatu behar da.

Laka:
Lanean ikasi nuen
bainintzan gaztea
konduak egin ditut
nagusi maitea
erabakia duzu
neri gostako zeraut
gaur hortan hastea
trai la¡ , laralai, laralai
gaur hortan hastea.

E. Arozena:
Aspaldi erabaki
hori erostea
badakit zaila dela
horretan hastea
zurekin komeni da
poliki joatea
gaurkoan nahikoa duzu
pinten ikastea
trai la¡, trai larai, laralai
pinten ikastea.

Laka:
Formakuntzarik gabe
aise dut piztuko
baina konduak nola
nik hortan sartuko
nene borondatea
baita ttipituko
debaldeko gastuei
egiezu uko
trai la¡, trai larai, laralai
egiezu uko.

E. Arozena:
Zuzendarian aurka
zure erasoa
hori neretzat ez da
agitz erosoa.
Alferriko gastuei
eman nahi pasoa
beraz zu bidaltzea
lehenengo pausoa
trai la¡, trai larai, laralai
lehenengo pausoa.

Laka:
Aterabide onak
bestalde badaude
ni ere hemen hago
iritzien jabe
erran dut ez naizela
tresna borren alde
konduak berdin laister
irten hori gabe
trai la¡, trai larai, laralai
irten hori gabe.