Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Azpillaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Azpillaga, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jon: zuri "paroan nago eta borondaterik bada" esan deutsu Xabier Amuriza, hogeitabost urteko mutil gazte honek.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Azpillaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga
Paroan dagon mutil gazte bat
etorri da neregana
hau da sinale bere bizitzan
problema asko daukana
bera oraindik mutil gaztea
ta zahartuta dauka ama
inguruetan somatutzen det
mutil formalaren fama
ta hortarako baldin bazagoz
nik emongo deutsut lana. (bitan)

Amuriza
Gazte izanik, oso gazterik,
prolemak etorri jataz
zuk badakizu zelan nagoan
atez ate lanen faltaz
asteburuan gasturako be
aukera ederrak daukataz
zure eskeintza ez onartzeko
ez al naz izango kapaz
emon dirua, zeuk egin lana,
eta holan biok enpaz. (bitan)

Azpillaga
Lanik gabea saltsan sartzen da
edo ta droga saltzera
kalerik kale hortxe zabiltza
eskale baten antzera
nik lanbidea eskaintzen deutsut
ez zazu egin atzera
zeuretzat hobe eta poz ona
eamango dezu etxera
diru faltarik ez dezu izango
ondo portatzen bazera. (bitan)

Amuriza
Nik banekian nora joan hau
kantuan hasi zenean
lana ta lana besterik ez da
lagunan almazenean
borondatea eskatu dautsut
paroaren izenenan
egon seguru zure dirua
doa bide zuzenean
zeure alabakin ezkonduko naz
aberasten nazenean. (bitan)

Azpillaga
Gutxienean berakin dauka
hamar urteko karrera
alproja gisan ibilitzeko
ez zinan sortu lurrera
nere alaba nahi ote duen
bere hurrengo harrera
neregandikan aparte zabiltz
etorri zaite hurrera
ilea moztu, bizarra kendu,
eta jarraitu aurrera. (bitan)

Amuriza
Alperrekoa izango da gaur
Azpillagaz barriketa
ia ez dakit hanka egin edo
hartu neure eskupeta
honek nunbaiten lortua dauka
Haziendako karneta
besteri oindik burla egiten
berak etxea beteta
zelan moztukot* bizar ta ulea dot
dirurik ez daukat eta. (bitan)